Deikaztelun irabazi eta lider segitzen du Eneit Bertiz txirrindulari sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 10a, 10:00
Eneit Bertiz sunbildarra Deikazteluko mendi bizikleta proban. 23 urtez beheitiko kategorian nagusitu zen.

Rural Kutxak antolatzen duen BTT Kopako bigarren proba jokatu zen apirilaren 7an Deikaztelun. Oibarren martxoan jokatutako lehenbizikoan bezala, Eneit Bertiz Apezetzea sunbildarrak irabazi zuen 23 urtez beheitiko kategorian eta, honela, sailkapen orokorrean ere maillot horiari eusten dio.

Eneit Bertiz (eskuinetik hasita bigarrena) Deikazteluko podiumean, maillot horiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun