Haurrak eta gaztetxoak ere animatu ziren, eta beraien arrimuan gurasoak.
Donamariako Ibargoiara Mendi Taldearen deiari erantzunez, herritar saila bildu ziren joan den larunbatean Donamariako Mendi Itzulian. Eguraldi ederrarekin, herria mugaz muga zeharkatu zuen 25 bat kilometroko bueltan, 50 bat lagunek parte hartu zuten. Guraso batzuek eta haurrek, berriz, buelta ttikiagoa osatu zuten, eta horien artean 30 bat lagun bildu ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.