Juanotenak lehenengo urtea izan dute kadeteetan, eta brontzezko domina lortu du 50 kiloko kategorian. Azkeneko fasean lau lehiatan aritu zen, eta horietako bakarra galdu zuen, txapeldunaren kontra.
Noelia Ariztia entrenatzaileak dioenez, «lan bikaina egin du Joanesek, aurten fasez fase bere maila igotzen joan delako. Joanes dagoeneko hiru egunez entrenatzen hasi da, horietako bat Iruñeko Larrabide Goi Mailako Zentroan».
Gaxuxa Zelaietari dagokionez, txapeldun izan da Nafarroan, eta borzgarren aldiz sailkatu da Espainiako Txapelketara. Apirilaren 27an izanen du txapelketa Iruñean bertan.
Entrenatzaileak azaldu duenez, «bikain» aritu da Zelaieta ere, eta dagoeneko astean bortz aldiz entrenatzen ari da Iruñean.