[ARGAZKIAK] Asteburu kultural ederra izan dute aurten ere Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 25a

Mus txapelketan Maxux Iriarte eta Rakel Urtxegi nagusitu ziren

Asteburu Kulturak ederraz gozatzeko aukera ezin hobea izan dute aurten ere Sunbillako herritarrek. Ortziralean, haur jokoak izan zituzten. Ondotik, bokata-jatea eta musika ere izan zuten. Larunbatean, Ulibeltzak elkartean sei bikotek mus txapelketa jokatu zuten. Sailkapena ondorengoa izan zen: 1. Maxux Iriarte-Rakel Urtxegi; 2. Koldo Herrera-Haritz Bereau; 3. Asier-Gorka Antuña; 4. Pattere Galtzagorri eta Niebes Biurrarena. Bertzetik, puzgarriak frontoian izan ziren goiz-arratsaldez. Bustitz ostatuan ere bazkaria izan zen. Igandean, Zumalekura mendi irteera egin zuten, eta, eguerdian, gaitariak lagundurik erraldoiek herrian barna itzulia eman zuten. Bi hitzetan: asteburu bikaina. Eskerrak eman asteburu kulturala antolatu duten guztiei, baita parte hartu dutenei ere. Argazkiak: Kristina Loiarte, Nerea Petrirena, Esteban Korta, Iratxe Mendikoa, Haritz Bereau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun