Mañeruko udalak eta Mañeruko gazteriak antolatuta Euskararen Eguna ospatuko dute martxoaren 23an Mañerun. Egitarauaren barrenean, larunbatean 12:00etan pasaka erakustaldia eginen dute errebotean, Laxoa Elkartearen laguntzarekin. Binaka jokatuko dute pasaka partida Oizko Ioritz Zelaietak eta Laurendi Zelaietak, Doneztebeko Iban Juanenaren eta Ramontxo Etxebesteren kontra. Lizarraldean pilota modalitate hau ezagutzera emateko aukera ederra.P