Zentral eolikoak eskualdean

Euskal Herria Bizirik sarearen aurkezpena eginen dute bihar arratsaldean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 14:00

Malerreka Bizirik taldeak deituta, urtarrilean Iturenen egindako bilerako irudia.

Malerreka Bizirik taldearen ekimenez, Euskal Herria Bizirik sarea aurkeztuko dute ortziralean, martxoaren 22an, Zubietako eskolan. «Lurraren defentsan, proiektu txikitzaileei aurre egiteko» sortua da Euskal Herria Bizirik sarea eta hori izanen dute hizpide 19:00etan. 20:30 aldera, berriz, talo jatea eginen dute Zubietako estalpean.

Horrekin batera, apirilaren 13an Azpeitian egitekoa den manifestazio nazionalerako deia egin dute. Makroproiektuen kontrako lehenbiziko topaketa izanen da apirilaren 13an Azpeitian eginen dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun