Hainbat hilabetez itxita egon ondotik, Zubietako herriko ostatua hartu dute eta inaugurazioa martxoaren 23an, larunbatean, eginen dute. Ostatua berriz irekitzeko ospakizuna 18:00etan hasiko da, haurrentzako itzal antzerki laborategiekin. 20:30ean kontzertua emanen du Aimarrek eta 23:00etan hasita karaokea izanen da.
Inaugurazio 'ofiziala' larunbatekoa izanen bada ere, aipatzekoa da martxoaren 8ko Emakumearen nazioarteko egunaren harira ere zabaldu zituela ateak Zubietako ostatuak, emakumeen afaria hartzeko. Giro ederrean bildu ziren 30 bat lagun gustura eta ostatukoen detaile polit hori ere eskertu zuten.