23. Korrika

Eratsun eta Ezkurra Korrikaren lekukoak lotuta

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 15:30

Basakabiko gainera igo eta berehala hartu zuten eratsundarrek Korrikaren lekukoa. Eratsungo Udalak erosia zuen kilometro bat eta herritar ugari bertaratu ziren martxoaren 19an Leitzaldeko parajeetara. Pausoz pauso, haur, gazte eta helduen artean eraman zuten lekukoa. Kilometroa osatzean, alboko herrikoei eman zieten erreleboa. Ezkurrako Udalak ere erosia zuen kilometroa eta beraiek ere, bidea zatitu eta herritarren artean banatu zuten Korrikako lekukoa eramateko ohorea. Korrikalarien artean, Ezkurran familia duen Goiuri Zabaleta leitzarra ageri da. Argazkiak: Korrika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun