23. Korrika

Ezkurrako herritarrek ez dute hutsik egin Korrikan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 12:30

Korrikako lekukoa eskualdean barna ibili zen atzo arratsaldean, eta ezkurrarrak ere hantxe izan ziren. Kilometroa udalak erosia zuen eta herritar kuadrilla bildu zen. Basakabitik Goizuetako bidean, bigarren kilometroan hartu zuten lekukoa eta gustura ibili ziren euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetan.

Argazkiak: Jaione Zabalok utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun