Zentral eolikoak eskualdean

Euskal Herria Bizirik sarea aurkeztuko dute martxoaren 22an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 15a, 11:00

Malerreka Bizirik taldearen aurkezpeneko irudia, 2023ko maiatzean.

«Lurraren defentsan, proiektu txikitzaileei aurre egiteko» asmoz sortua da Euskal Herria Bizirik sarea, «natura eta landa ingurunea suntsitzen dituzten makroproiektuen inposizioari aurre egiteko». Eta Malerreka Bizirik taldeak antolatuta, sare horren aurkezpena eginen dute heldu den astean Zubietan.

Martxoaren 22an 19:00etan Zubietako eskolan egin dute sarea aurkezteko hitzordua. Ondotik, 20:30 aldera, talo jatea eginen dute Zubietako estalpean.  Horrekin batera, apirilaren 13an Azpeitian egitekoa den manifestazio nazionalerako deia egin dute. Makroproiektuen kontrako lehenbiziko topaketa izanen da apirilaren 13an Azpeitian eginen dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun