Federico Moreno-Torroba Larreglaren omenezko kontzertu emanen du larunbatean Mendi Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 16:00
Mendi Abesbatzako kideak urrian Donezteben egindako kontzertuan.

Larunbatean, martxoaren 16an kontzertu berezia emanen du Doneztebeko Mendi abesbatzak 20:00etan parrokian. Pasa den udan zendu zen Federico Moreno-Torroba Larregla musikariari, zuzendariari eta konpositoreari omenaldia eginen diote.

Azken hamarkadetan abesbatzaren lagun eta sustatzaile nabarmena izan zen, Mendirentzako hainbat obra sortuz eta kontzertuak sustatuz. Hori dela eta,  Moreno-Torroba Larreglaren hainbat musika pieza kantatuko dituzte, baita haren aitaren eta Joaquin Larregla atatxirenak ere.

Kontzertua maila handiko musikarien eta abeslarien laguntza izanen dute. Raquel del Val eta Amaia Cordoba pianistak ariko dira, eta baita Raquel Andueza sopranoa eta Eduardo Zubikoa tenorea ere. Programa zinez anitza izanen da: pianista bakarlarien obrak, bakarlari lirikoen saioak eta talde osoak batera interpretatuko dituen obrak tartekatuko dituzte. Tartean, omenduaren familiari aitortza eginen diete.

Kontzertua Donezteko Udalak, parrokiak eta Caixabankek lagundu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun