Odola emateko aukera izanen da Donezteben ortzegunean, ortziralean eta astelehenean

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 13a

ADONA Nafarroako Odol Emaileen elkartearen bidez odola emateko aukera izanen da ortzegunean, ortziralean eta heldu den astelehenean Donezteben. Odol ematea osasun etxean eginen dute.

Martxoaren 14ean, ortzegunean 17:00etatik 21:00ak arte ematen ahalko da odola; ortziralean, hilaren 15ean, 09:30etik 13:15ak arte, eta astelehenean, hilaren 18an, aldiz, 17:00etatik 21:00ak arte.

Odola emateko aitzinetik hitzordua eskatu beharko da 848 42 05 73 telefonoan, edota Adonaren webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun