Eskualdeko bertze herri aunitzetan bezala, Donezteben ere karrikara atera ziren ortziralean, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Hainbat ekitaldi egin zituzten: lilamaratoia institutuan, jokoak eskolan, liburu aurkezpena liburutegian... Arratsaldean mugimendu feministak deituta manifestazioa, poteoa eta bertso afaria egin zituzten. Eta larunbatean, egitaraua borobiltzeko aizkolarien saioa izan zen eta Mendi abesbatzaren kontzertua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.