Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako bigarren partida ere galdu egin du Utergak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 15:30
Otano, Matxin III.a, Uterga eta Barricart, ortziraleko partidaren aitzinetik.

Iruñeko Alde Zaharreko X. Erremonte txapelketako laugarren jardunaldian Matxin III.ak eta Otanok 35-28 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Barricarti. Gisa honetara, orain arte jokatutako bi partidak galdu dituzte Utergak eta Barricartek, Eloy Otxandorenak eta Aimar Saldiasek bezalaxe. Horrela, bi bikote hauen arteko partidan jokatuko da finalerdietan sartuko den bikotea.

Zeberio II.ak eta Ionek eta Matxin III.ak eta Otanok, aldiz, jokatutako bi partidak irabazi dituzte eta zortzina punturekin berdinduak daude sailkapen buruan. Honela, bi bikote hauen arteko partidako irabazlea zuzenean  sartuko da finalera eta galtzaileak finalerdia jokatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun