Sunbillako Ulibeltzak elkartearen batzarra eginen dute martxoaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 08:00
Ulibeltzak elkarteak hartu duen ekitaldietako bat.

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak urteko batzarra eginen du martxoaren 15ean, ortziralean 19:30ean hasita egoitzan. Gai zerrendari dagokionez, azken aktaren irakurketa, elkarterako mugikorra, bestak, mailegua, kuotak, ordainketak diruarekin, bazkide berria eta junta berria aztertuko dituzte, galdera eta eskarien txandaren aitzinetik. Eguneko akta irakurri eta, hala erabakitzen bada, onartuko dute, azkenik.

Gaien garrantzia dela eta, ahalik eta bazkide gehien biltzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun