Gazteendako bizitza duina aldarrikatuz aurkezpena eginen du larunbatean Ernaik Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 6a, 16:30

«Emantzipatzeko zailtasunak, lanaren prekarietatea, hezkuntza sistema kapitalista eta zisheteropatriarkala, osasun mentalaren egoera larria...». Gai horiek hizpide hartuko dituzte larunbatean, martxoaren 9an, Donezteben. Ernaik jakinarazi duenez, «pairatzen ditugun bizi baldintza kaskar horien kontra, Malerrekan ere, gazteek bizitza duinaren aldeko apustua egiten dugu». Aurkezpena 11:00etan Azkarreta gelan eginen dute, liburutegi ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun