Errekako Maylinek eta De Ruedak irabazi dute Nafarroako klub arteko erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 5a, 13:30

De Rueda eta Maylin txapeldunak eta Belarra eta Arozena txapeldunordeak, larunbatean Labriten, Nafarroako Pilota Federazioko Alfredo Perezen eta Erremonte Fundazioko Jaime Agirreren artean.

Belarra eta Arozena taldekideen kontrako finalean 35-25 nagusitu ziren larunbatean Labriten

Errekako bi bikotek jokatu zuten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan Nafarroako klub arteko erremonte txapelketaren finala. Eneko Maylinek eta Imanol de Ruedak lortu zuten txapela janztea, Iñigo Belarrari eta Asier Arozenari 35-25 irabazita.

Finalean, Belarrak eta Arozenak ezin izan zuten finalerdian emandako ezustea errepikatu. Izan ere, hasierako ligaxkan laugarren izan ziren Errekakoak, baina ligaxkan lehenbizikoak izan ziren Ultzamako Mikelarenari eta San Migueli 35-34 irabazi zieten finalerdian. Bertze finalerdian errazago nagusitu ziren Errekako Maylin eta De Rueda Agoizko Goia eta Insaustiren kontra (35-21). Finalean ere nagusi izan ziren Maylin eta De Rueda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun