Martxoak 8

Emakumearen Eguna tarteko, mendi itzulia eginen dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2024ko martxoaren 5a

Ostiral honetan, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, larunbat honetarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ezkurran. Alde batetik, mendi itzulia eginen dute, eta bestetik, paella jatea eta bingoa.

11:00etan hasiko da mendi itzulia. Frontoitik aterako dira eta buelta zirkularra eginen dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, buelta erraza izanen da. 14:00etan, berriz, mahaiaren bueltan bilduko dira eta paella jatea eginen dute. Parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Eguna borobiltzeko, arratsaldean, bingoan aritzeko aukera izanen dute, 17:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun