Sunbillako Arkupeak elkarteko bazkideen besta ospatu zuten igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 5a, 10:00

Sunbillako Arkupeak elkarteko bazkideek besta eguna izan zuten igandean. Goizean mus txapelketa jokatu zuten zazpi bikotek eta bazkaldu ondotik,  dantzaldia izan zuten  DJ J&J-rekin.

Argazkiak: Juan Antonio Ibarra eta Jon Anzizar.

Goizean egindako mus txapelketan hauek izan ziren lehenengo lau sailkatuak. Lehenengo postuan Pako Errandonea eta Luis Manterola, bigarrenean Juan Pedro Vertiz eta Fermin Andueza, hirugarrenean Estafia eta Gregorio Agesta eta laugarrenean Joxe Marri Arretxea eta Juana Mari Agerra.

Hainbat zozketa ere egin zituzten eta irabazleak  Migel Angel Arretxea, Fermina Ibarra eta Luis Manterola izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun