Denok Bat merkatarien federazioak antolatuta, Baztan-Bidasoko stock azoka egin dute asteburuan, eta «balorazio ona» egin dute antolatzaileek: «Jendea hurbildu zen stock feriara, eskualdeko jendea zein kanpokoa». Kontatu dutenez, larunbatean igandean baino jende gehiago ibili zen. Aldi berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete azokara hurbildu ziren guztiei «bertako komertzioak babesteagatik», eta «bereziki Doneztebeko Udalari».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.