Arkupeak elkarteko Ezkurrako bazkideak ere mahaiaren bueltan elkartu dira

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 4a, 14:00

Urtero bezala, aurten ere Arkupeak elkarteko Ezkurrako bazkideek bazkaria egin dute. Atzo elkartu ziren, martxoaren 3an, eta hamabost lagun bildu ziren. Eguerdian, hildako bazkideen omenez meza entzun zuten, eta ondotik, Barranka ostatuan ederki bazkaldu zuten.

Argazkia eta testua: Jaione Zabalo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun