Zeberio II.a eta Ion, Otxandorena eta Saldias baino gehiago izan dira Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako partidan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 1a, 10:30

Saldias, Otxandorena, Zeberio II.a eta Ion, Garrido epailearekin. Partida berdindua joan bazen ere, azkenean gorriak gailendu ziren Labriten.

Beteranoek 35-25 irabazi zioten Malerrekako bikote gazteari, markagailuak erakusten duena baino partida berdinduago batean

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko hamargarren txapelketako hirugarren jardunaldiko partida jokatu zuten ortzegun arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak, Zeberio II.aren eta Ionen kontra. Bikote beteranoa gailendu zitzaion Malerrekakoari 35-25.

Azken markagailuak erakusten duena baino partida berdinduagoa izan zen, batez ere lehenengo erdian. Malerrekak bikotea aitzinetik ere ibili zen lehen erdian, baita bizpahiru tantoko aldearekin ere (8-10, 9-11, 11-14, 12-15), baina hamaseinako berdinketaren ondotik gorriek agindu zuten (22-16, 24-17, 28-20, 33-21, 33-25 eta 33-25). Aitzineko koadroetan lehia estua izan zuten Zeberio II.ak eta Otxandorenak eta hemeretzina tanto egin zituzten.

Jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta eta David Mitxeo doneztebarrak 30-21 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe donamariarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun