Markagailuak erakusten duen bezain partida lehiatua eta estua izan zen. Malerrekako bikotea hasi zen agintzen (0-4, 2-5, 3-6, 5-8), baina zortzina berdindu ondotik, 9-9, 10-10 eta 11-11 ere berdindu zuten. Berriz ere bikote urdina gailentzen hasi zen eta zortzi tantoko aldea ere izan zuten (13-21), baina berriz ere berdintzea lortu zuten gorriak (26-26, 28-28, 30-30, 31-31, 32-32). Azken txanpan, ordea, gorriak sendoago aritu ziren eta garaipena lortu zuten (35-33).
Jaialdia hasteko jokatu zen partidan, Jon Sagaseta iruritarrak eta Agirrezabalak 30-23 irabazi zieten Oses eta David Mitxeo doneztebarrari.