BABESTUTAKO EDUKIA

Zuntz optikoa Donamaria eta Oizera iritsi da

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 23a

Wïkai hornitzaileak Donamarian egin zuen bilera.

WÏKAIk, Interneteko eta Telefoniako zerbitzuen hornitzailea Nafarroan, Donamarian eta Oizen FTTH (Fiber To The Home) zuntz optikoko sare bat ezartzea lortu du. Gero eta konektatuago dagoen mundu honetan, eraldaketa digitala lehentasun bihurtu da aurrerapen ekonomiko eta sozialerako. Hala ere, landa-eremuak atzean geratzen dira askotan prozesu horretan. Testuinguru horretan, Nafarroako operadore batek digitalizazioa bultzatzeko konpromiso sendoa hartu, eta zeregin erabakigarria izan du eten teknologikoa amaitzeko.

Nafarroan ez ezik, Euskal Herriko herrialde mugakideetan ere konprometitua dago WÏKAI Telekomunikazioetako toki-operadorea landa-eremuetako enpresa eta partikularren beharrekin, eta, hartara, orain arte Nafarroan inor iristen ez zen lekuetan garapen digitala bultzatzearen alde egiten du. Horretarako, zuntz optikoa jarri du Donamarian eta Oizen. Horiekin, dagoeneko 20 udalerrik baino gehiagok dute WïKAI zuntza, eta aurten gutxienez 15 udalerritan zabaltzea aurreikusten da, guztira 8.000 etxebizitza baino gehiago.

Operadore horren arrakastaren gakoetako bat azpiegitura teknologikoan egindako inbertsio nabarmena da. Azken belaunaldiko sareak ezarriz, hala nola zuntz optikoa, gainditu egin dituzte landa-eremuetako ohiko erronka logistiko eta geografikoak. Horri esker, konexio azkar eta fidagarria lortu da, eta teknologia digitalak erabiltzeko bidea zabaldu da horri esker.

Zoritxarrez, hirigune handietatik urrun bizitzeak dakar oinarrizko zerbitzu batzuetarako sarbiderik ez izatea edo zerbitzu mugatua izatea, hala nola osasun, hezkuntza eta enplegura. Zerbitzu horietako bat zuntz optikoa izatea da. WÏKAIk gogotik lagundu nahi du egoera hobetzen, eta, horretarako, 1.000 M-rainoko abiadurako Interneteko zerbitzuak emango dizkie etxe guztiei.

Oizen egindako bilera.

 

Informazio-bilera

WÏKAIko ordezkariek zuntz optikoa udalerrian hedatzeari buruzko nobedadeen berri eman zieten enpresak berak herri bakoitzean antolatutako topaketetara hurbildu ziren herritar ugariei. Horrez gain, Interneteko zein telefonia finko eta mugikorreko eskaintza komertzialak ezagutarazi zizkieten. WÏKAIk TB digitaleko plataforma ere eskaintzen du, nazioko, gaikako edo tokiko kanaletarako sarbidea duena.

Abiadura handiko Internet izatea ezinbestekoa da hala herritarren nola herrien egunerokotasunerako, administrazioarekin egin beharreko izapide gehienak digitalizatuta baitaude. Hala ere, landa-eremu asko atzean geratu dira konektibitateari dagokionez, eta, horren ondorioz, jendez hustu dira eta tokiko bizilagunak aukerarik gabe gertatzen dira.

 

 

 

Zuntz optikoaren hedapena mugarri garrantzitsua da inklusio digitala sustatzeko eta hiriguneen eta landa-eremuen arteko aldea murrizteko. Ekimen horri esker, komunitate horietako biztanleek lineako zerbitzuak, lineako hezkuntzako aukerak, telelana eta zerbitzu digitalen aukera zabala izango dituzte eskura.

Gainera, zuntzak aukera ematen die tokiko enpresei beren operazioak zabaltzeko eta merkatu berrietara iristeko, eta, hala, landa-ingurunean ekimena eta enplegua sortzea sustatuko du, eta haien garapen ekonomiko jasangarria bultzatu. WÏKAIk enpresako zerbitzu integralak eskaintzen ditu, IP telefonoguneak, Cloud eta zibersegurtasuna barne.

 

WÏKAIri buruz

WÏKAIk (Wikai.es) telefonia aurreratuko soluzio eraginkorrak eta sare propioko hedapen handia eskaintzen ditu, eta, horrela, orain arte isolatuta zeuden eta zerbitzu eskasak zituzten lekuetan konektibitatea behar duten partikular eta enpresetara iristea lortzen du.

Bulego nagusiak Iruñean ditu, eta Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak konpromiso handia ematen du kalitate, azkartasun eta eraginkortasunari dagokionez. Zerbitzu komertziala du, gaztelaniaz nahiz euskaraz, eta zerbitzu teknikoa ere, sarea modu automatizatuan gainbegiratzen eta monitorizatzen duena, edozein gorabehera azkar konpontzeko.

WÏKAIren helburua digitalizazioa gaur egun eskura ez dagoen bazter guztietara zabaltzea da. Gaur egun, bere sarea Nafarroako herri guztietara iristen da. Horrela, WÏKAIk Nafarroan garapen digitala bultzatzen laguntzen du, enpresak eta pertsonak konektatzeko, despopulazioaren aurkako tresna gisa, eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

WÏKAIk Nafarroako 8.000 etxeri baino gehiagori ematen die zuntz optikoa. Aurreikuspena aurten sarea beste hainbeste etxetara zabaltzea da.

Informazio gehiago www.wikai.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun