11:o0etan aterako da autobusa Iruñera, eta bertara ailegatutakoan Maira jatetxean izanen dute bazkaria. Ondotik, Labrit pilotalekura joanen dira binakako txapelketako finalaurrekoa ikustera. Itzulerako autobusa 03:30ean izanen da.
Bazkideetzat 60 euroko prezioa du egun osoko ateraldiak, eta ez bazkideentzat 75 eurokoa. Txartelak Ttiti ostatuan daude, eta 55 bakarrik egonen dira, autobus bakarra antolatu baitute.