Martxoak 8

Martxoaren 8ari begira bilera irekia eginen dute asteazkenean Malerrekako eta Bertizaranako feministek

Ttipi-Ttapa 2024ko otsailaren 18a

Joaldunak martxoaren 8ko artxiboko irudi batean.

Emakumearen Nazioarteko Eguna antolatzeko hitzordua egin du Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak. Otsailaren 21ean, asteazkenena, bilera irekia eginen du Sunbillako Herriko Etxean, 20:00etan. «Malerrekatik ere eragin ahal izateko» bilerara joateko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun