Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna gogoan izan dute Sunbillako eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 16a, 15:00

Otsailaren 15a Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta Sunbillako eskolan, egunari keinua egin nahi izan diote. Ikasleekin gairi buruzko hausnarketa egiteko probestu dute, baita bakoitzaren esperientziak, kezkak eta galderak partekatu ere. Adano minbizia duten haurren Nafarroako elkartea zer den eta egiten duen lana ere modu berezian landu dute.

Hitzordua borobiltzeko Adanokoek bidalitako idatzia irakurri eta patioan lazo handi bat irudikatu dute, adierazi dutenez, «piratatxo guztiei, baita haien familiei ere, gure animorik handienak bidaliz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun