Doneztebeko Udalak gurasoendako Mindfulness saioa antolatu du, larunbat honetan, otsailaren 17an. Ana Barea irakasleak eta psikoterapeutak gidatuko du hitzaldia eta familiako harremanak nola hobetu izanen du hizpide. 11:00etan Herrigunean bilduko dira eta sarrera dohainik izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.