Proiektuari ekonomikoki lagundu nahi diotenek goteo.org webgunean egin dezakete donazioa, nahi duten kopuruarekin. Gainera, ekarpenaren kopuruaren arabera, ordain sariak emanen dituzte. Webgunean azaldu dute emandako dirua zertarako erabiliko den.
'Erreka zoko hortan'
1960: Euskal Herria. Nafarroa. Iparraldea. Eta muga. Beste aldean; argia. Gerrak ondorio latzak utzi ditu eta Iparragirre baserriko nagusia eritu egin da. Diru gutxi dago eta beharragatik amak Joxepi alaba gaztea bidaliko du gauez kontrabandoa egitera. Alabak, Lamia basoan agertuko zaiola beldur, duda ikaragarriak izango ditu. Aukera bakarra du, seme berria jaio baita familian eta amak ezin ditu denak mantendu; Joxepik ez badu lana egiten, etxetik joan beharko du.