Patxi Iriarte, NASUVINSA

Ekonomia, klima eta konforta hobetzeko: birgaitze energetikoa

Xorroxin irratia 2024ko urt. 30a, 10:54

Berogailu onenak ez du aunitzerako balio bero guztia pareta eta leihoetatik joaten bada. 

Birgaitze energetikoa paretak, teilatuak eta leihoak isolatzeko aukera ona da, Nasuvinsa enpresa publikoak bultzatua. Energia kontsumoa % 70 gutxitzen ahal da modu horretatik, Co2 isuriak murriztuz, dirua aurreztuz eta konfort termikoa mantenduz. Patxi Iriarte Nasuvinsako arkitekto teknikoarekin aritu gara horretaz. 

Birgaitze horiendako dirulaguntzen inguruko bilera izanen dute asteazkenean Donezteben, 18:00tan, Herrigunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun