Aimar Jabalera aurrelari doneztebarrak Oriamendi enpresarekin debuta egin du larunbat honetan Galarretan. Aritz Juanenea saldiastarra bizkartzain zuela garaipena lortu zuen gainera, Goikoetxea V.aren eta Larrañagaren kontra.
Lehenbiziko jokoan kosta egin zitzaion partidan sartzea Jabalerari eta Juanenearekin batera 8-15 galdu zuen. Bigarrenean hobe ibili zen Malerrekako bikotea eta 15-8 irabazi zuen. Hirugarren joko erabakigarria berdindua joan zen, baina azkenean 8-1 irabazi zuten Jabalerak eta Juaneneak, Galarretara hurbildutako Malerrekako zaleen gozamenerako.
Azpiroz Masters txapelketan
Lehen partidaren ondotik, Kutxabank Masters txapelketako ligaxkan sartzeko partida jokatu zuten Uitziko Azpirozek eta Barrenetxea IV.ak. Ezustea eman zuen Azpirozek eta 23-30 irabazita, Ansa II.arekin eta Aritz Juanenearekin batera Masters txapelketako ligaxka jokatzeko eskubidea irabazi zuen.