4.406 mailegu egin zituzten iaz Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 16:00

2023. urtea bukatuta, Doneztebeko liburutegiko datuak eman dituzte. Arduradunak azaldu duenez, iazko urtea «hagitz ona» izen zen herriko liburutegiarentzat.

Datutan, iaz 4.406 ale mailegatu zituzten (2022an baino %20 gehiago), bertaratutakoen kopurua 5.343 lagunekoa izan zen (2022an baino %16 gehiago) eta Interneteko erabiltzaileen kopurua 1.200ekoa. Bazkidetza kopurua ere «dezente» igo zen eta une honetan 695 bazkide ditu liburutegiak.

Aurten 30 urte beteko ditu liburutegiak eta «datu hauek indarra eta gogoa ematen digute ospakizunak egin eta aitzinera segitzeko», nabarmendu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun