Aimar Jabalera erremontista doneztebarrak Oriamendi enpresarekin debutatuko du

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 08:00

Oriamendi enpresarekin debuta eginen du Aimar Jabalera erremontista doneztebarrak larunbatean Galarretan.

Juanena saldiastarrarekin bikote eginez ariko da larunbatean Galarretan, Goikoetxea V.aren eta Larrañagaren kontra

Azken bizpahiru urtetan e•remonte enpresarekin aritu den Aimar Jabalera Juanenak, 22 urteko erremontista doneztebarrak Oriamendi enpresarekin debuta eginen du urtarrilaren 27an Hernaniko Galarretan. Aritz Juanenea saldiastarra lagun izanen du atzeko koadroetan eta Goikoetxea V.aren eta Larrañagaren kontra ariko da, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko lehen partidan.

Larunbateko jaialdiko bigarren partida Kutxabank Masters txapelketako partida jokatuko dute Barrenetxea IV.ak eta Azpirozek. Hirugarren partidan, Urrizak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Zalduaren kontra jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun