Aste Santuari begira futbol campusa antolatu du Osasunak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 21a, 11:00

Joan den urteko udan Donezteben egindako futbol campusean hartutako irudia. Argazkia: Doneztebe Futbol Taldea.

Aurten ere, futbolerako hitzordua antolatu du Osasuna Fundazioak Donezteben. Aste Santu ondoko besta egunetan izanen da, apirilaren 2tik 5era, eta lau eta hamalau urte bitarteko haurrek parte hartzen ahal izanen dute. Izena martxoaren 22a baino lehen eman behar da.

«Futbolaz eta dibertsioz beteriko lau egun». Doneztebeko futbol campusaren harira, halaxe iragarri du Osasuna Fundazioak. Apirilaren 2tik 5era 08:45etik 14:00etara bilduko dira Doneztebeko futbol zelaian. 2010 eta 2020 urteen artean jaiotakoek izanen dute parte hartzeko aukera.

Adinaren arabera, hiru taldetan banatuko dituzte: lau eta zortzi urte bitartekoendako (2018-2020) hastapeneko ikastaroa izanen da, zazpi eta hamar urte bitartekoak (2017-2014) ikasketan zentratuko dira eta hamaika eta hamalau urte bitartekoak (2010-2013) teknifikazioan.

Izen emateak

Martxoaren 22a izanen da apuntatzeko hondarreko eguna. www.fundacionosasuna.com atarian egin behar da. Osasuntxiki klubeko edo enpresen klubeko kideek 20 euroko deskontua izanen dute, bi anai-arreba edo gehiagok izena emanez gero, 10 euroko deskontua eginen zaio bakoitzari eta ikasturte honetan eskolako kide izanez gero bertze hamar euro. Martxoaren 11 baino lehen izena ematen dutenek ziurtatua izanen dute Osasunaren zira. Hezitzaileak euskaldunak izanen direla ere jakinarazi dute.

Informazio gehiago nahi duenak 948 29 30 40 telefonora dei dezake, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun