Aritz Juaneneak 14. Masters Erremonte txapelketa jokatuko du

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 12:00
Juanenea, Ansa II.a, Azpiroz eta Barrenetxea IV.a Masters erremonte txapelketaren aurkezpenean, Donostiako Aquariumean.

Azpiroz eta Barrenetxearen arteko kanporaketa irabazten duenarekin eta Ansa II.arekin jokatuko du ligaxka, otsailaren 24ko finalerako txartel baten bila

Kutxabank Masters Erremonte Txapelketa hamalaugarren edizioa aurkeztu du Oriamendi enpresak Donostiako Aquariumean. Marrazo artean egin zuten aurkezpena eta erremonteko azken urteetako marrazorik handienak, Urrizak, bere borondatez eta ez lesio baten ondorioz, uko egin dio txapelketa jokatzeari. Ansa II.a, Aritz Juanenea saldiastarra, Azpiroz eta Barrenetxea IV.a lehiatuko dira txapelaren bila. Azken bi hauek kanporaketa jokatuko dute urtarrilaren 27an eta irabazleak Ansda II.arekin eta Juanenearekin batera jokatuko du ligaxka.

Aritz Juanenea saldiastarra aurkezpenean.

 

Txapelketako egutegia honakoa izanen da: urtarrilaren 27an (larunbata) 16:30ean, otsailaren 3an (larunbata) 16:30ean, otsailaren 9an (ostirala) 18:00etan, otsailaren 17an (larunbata) 16:30ean, eta ligaxkako bi lehenbizikoek finala otsailaren 24an (larunbata) 15:30ean. Gogoratu, partida guztiak Hernaniko Galarreta Jai-Alai frontoian jokatuko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun