Doneztebeko Erreka elkarteak 1.200 euro eman dizkio Pequeña Guerrera elkarteari

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 18a, 12:00

Urtezahar egunean San Silvestre lasterketa solidarioa egin zuen Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, eta orduan bildutako dirua Pequeña Guerrera elkarteari eman dio, Nafarroako kardiopatiak dituzten haurren alde lan egiten duen elkarteari. Gisa honetara, 1.200 euroko elkartasun keinua egin du Erreka elkarteak.

Argazkian, Joseba Legarra Erreka elkarteko lehendakaria eta Ana Hernandez eta Itxaso Mutuberria ageri dira, azken bi horiek Pequeña Guerrera elkartearen izenean.

Bide batez, Erreka elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie ekimen horretan parte hartu zuten guztiei eta Ostiz Etxeari, «erabili ditugun kartelak dohainik egiteagatik. Eskerrik asko denei, bihotz-bihotzez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun