San Anton eguna ospatzen hasiak dira Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 14:30

Mezaren ondotik hamaiketakoa eskaini dute gaur goizean Zubietako San Anton baselizako atarian.

Ilbeltzaren 17a, San Anton eguna da gaurkoa eta Zubietan, ohi bezala, goizez, meza izan dute baselizan eta ondotik hamaiketakoa eskaini dute baselizako atarian. Arratsaldean, 17:00etan txokolate beroa emanen dute estalpean eta ondotik dantzaldia izanen dute Andoni Mitxelena akordeoilariarekin. Argazkia: Izaskun Zubialde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun