Cederna Garalur elkartearen Escape Room ibiltaria iganden izanen da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 18a, 08:00

Cederna Garalur elkartean antolatuta, Escape Room ibiltarian aritzeko aukera izanen dute igandean Doneztebeko Herrigunean. 6 eta 90 urte bitarteko herritarrentzat prestatu dute jokoa eta Landa Nafarroa Lotu lankidetza-proiektuaren barnean garatu dute.

Sei saio izanen dira denera, ordu erdikoa bakoitza eta 10 lagunek partu hartuko dute bakoitzean. 12:00etan, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 16:00etan eta 16:30ean. Aitzinetik izena eman behar da esteka honetan, baina ia ordu guztiak beteak dira dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun