Arrietak eta RL Mujikak erraz irabazi diete Mendiburu eta Etxekoloneari Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 11:00
Ados pilota elkartearen jaialdian igande goizean Sunbillan aritu ziren pilotari guztiak.

Ados pilota elkarteko txapelketako promozio mailako txapelketan, berriz, Ibarrola eta Bertiz sunbildarrak Galeano eta Perezi irabazi diete

Ados pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa Sunbillara ailegatu da igandean. Jaialdia, astelehenero Sunbillan entrenatzen duten Ados pilota eskolako gaztetxoen erakustaldiarekin abiatu da. Ondotik, promozio txapelketako partidan, Ibarrolak eta Nahia Bertiz sunbildarrak 22-11irabazi diete Galeanok eta Perezi. Maila nagusian, berriz, Arrieta eta Maite Ruiz de Larramendi Mujikak erraz irabazi zieten Mendibururi eta Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrari, 22-7. 

Halere, partidua markagailuak erakusten duena baino berdinduagoa izan zen, baina tantoak urdinen aldera erori ziren.

Promozio mailako pilotariak igandean Sunbillan. Ezkerrean, Nahia Bertiz herritarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun