Doneztebeko Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroaren bulegoa berriz ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 11a, 20:00

Doneztebeko Santa Luzia plazan da Gizarte Segurantzaren bulegoa.

Doneztebeko Udalak jakinarazi duenez, denboraldi batez itxia egon ondotik, berriz ere ireki dute gizarte segurantzaren arreta eta informaziorako zentroa. Bulegoa Santa Luzia karrikako 5. etxebizitzan dago, 1. pisuan.  Astelehenetik ortziralera egonen da irekia, 09:00etatik 14:00etara eta telefonoz ere dei daiteke 948 45 17 75 zenbakira.

Azken urteetan nabarmen murriztua zen bulegoaren ordutegia. Eguneroko ordutegia izatetik, astean bi aldiz irekitzera pasa ziren, eta COVID-19aren pandemiaren ondotik, ez zuten bulegoa berriz ireki. Hori dela eta, herritarrak gestioak egitera Iruñera joan behar izan dute azkeneko hiru urteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun