Palestinari buruzko solasaldia igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 18:00

Irudia: Freepik.

Igandean, ilbeltzaren 14an, 'Zer ari da gertatzen Palestinan?' izeneko solasaldia izanen da Doneztebeko herriko ostatuan. Malerrekako eta Bertizaranako Lapaitza Gazte Asanbladak antolatu du solasaldia eta Lidon Sorianok emanen du 18:00etan. Solasaldia gaztelaniaz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun