Eguraldi txarra izan bazuten ere Sunbillara Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek beraien bisita egin zuten. Hasieran aurreikusita zegoen ibilbidea ez zuten egiterik izan eta, ondorioz, Itturburutik, kale nagusian barna, zubi zaharra igaro eta elizara joan ziren. Bertan jaiotza bizidunean beraien opariak eskaini eta meza entzun zuten. Gero, eskutitzak, muxuak, argazkiak... banatzeko eta ateratzeko tartea izan zuten. Haurren ilusioa nabaria zen. Argazkiak: Maider Petrirena
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.