Carniceria Elorza taldeak irabazi du Doneztebeko Eguberrietako Futbito Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 3a, 14:00

Hamaikagarren aldiz Eguberrietako futbito txapelketa egin dute Doneztebeko Futbol Taldeak antolatuta. Abenduaren 22an hasi eta 31n bukatu zen torneoa, eta Doneztebeko jokalariek osatutako Carniceria Elorza taldeak irabazi zuen finala.

Bigarren lekuan Ultzamako Txokoracing taldea sailkatu zen, eta hirugarren eta laugarren Doneztebeko Aztamuka eta Manchester Titi sailkatu ziren.

Bertze hainbat sari ere banatu zituzten. Kiroltasunaren saria Testiculo de Jehova taldearentzat izan zen, txapelketako jokalari hoberenarena Mikel Retegirentzat, txapelketako atezain hoberenarena Sergio Larrainzarrentzat, finaleko golegile nagusiari saria Aimar Leatxeri eman zioten, eta txapelketako golegile nagusia, Aimar Jabalera izan zen. 

Txapelketa arrakastatsua izan da, bai parte hartzaileen aldetik zein ikusleen aldetik ere, jende aunitz bertaratu baita partidetara. Denera 20 taldek hartu dute parte, 245 jokalarik eta 44 partida jokatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun