Zubietako herriko ostatua errentan emateko deialdia egin du Zubietako udalak. Taberna, jatetxea eta logelak kudeatu beharko ditu maizter berriak. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 22ra arte zabalik dago. Lan egunetan 08:00etatik 11:00etara aurkez daitezke proposamenak herriko etxean bertan, 948 45 01 61 telefonora deituz edo www.zubieta.eus webgunearen bitartez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.