Bigarren aldiz egin dute San Silvestre lasterketa Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 18:00

Urteari bukaera ezin hobea emateko, Sunbillako II. San Silvestre lasterketa egin zuten. Aurtengoan berriz ere jende andana bildu zen parte hartzera eta ikustera ere. Pixkanaka pixkanaka indarra hartzen ari da urtezahar eguneko probak Sunbillan ere. Argazkiak: Maider Petrirena eta Pello Alzuri

Ttikienek hasiera eman zioten lasterketari. Ondotik gazte eta helduen txanda izan zen. Azken hauek 4 kilometroko ibilbidea egin zuten. Herriko DJ J&Jk alaiturik izugarrizko giro goxoa egon zen. Bukaeran irabazleei sariak eman zitzaizkion. Emakumeen sailkapena ondorengo izan zen:

  1. Sara Gartzia Sanzberro,
  2. Leire Sanzberro Oharriz
  3. Ainhoa Armendariz Aizkorbe
  4. Nahia Portu Zelaieta.

Gizonezkoetan berriz,

  1. Ekaitz Bertiz Apezetxea
  2. Eneit Bertiz Apezetxea
  3. Iñigo Arrieta Gelbentzu. 

Miranda de Argako Imanolek ere, mozorrotuta lasterketa egiteagatik, saria jaso zuen. Lehen bi postuetan gelditutakoek Fermin Ibarra Agerraldek egindako egurrezko oparia ere jaso zuten.

Zozketak

Ekitaldiari bukaera emateko, txartelen zozketak egin ziren. Elgorriagako bainuetxeko bonua Maite Aizkorberi egokitu zitzaion. Magra, berriz, Klemente Iriarteri eta gazta eta ardoa Irati Arrietari.

Antolakuntza taldeari eta baita parte hartu duten guztiei ere, eskerrak aunitz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun