Bertsoak kantatuz agurtu dute urtea Beintzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 15:00

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako negulekuen barrenean bertso saioa izan zuten Orbela ostatuan Julio Soto, Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu bertsolariekin

Joan den asteazkenean,  abenduaren 27an, Nafarroako Bertsozale Elkarteak, gazte eta gaztetxoentzat antolatutako bertso negulekuaren barrenean, bertso afaria eskaini zuten Beintzako Orbela ostatuan. Antza denez, Nafarroako Bertsozale Elkartekoak txandaka aritzen dira Nafarroako hainbat ostatuetan emanaldi hauek egiten eta oraingoan, Beintzari egokitu zaio. Bertan aritu ziren bertsolariak hauek izan ziren: seigarren aldiz Nafarroako txapelketa irabazi berri duen Julio Soto eta Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu iturendarrak.

Afaldu ondotik, bertsolariak, gaztetxoak eta herritarrak karrikara atera ziren. Ilargi betea zegoenez, aukera paregabea izan zuten ilargiari bertsoak botatzeko.

Arrakastatsua izan zen emanaldia eta giro bikainean gozatzeko aukera ederra izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun