Sunbillako bi gazte talde eskean ibili ziren herrian eta baserrietan Eguberri egunean

Abenduaren 25ean, herriko ohiturari jarraituz, herriko gazteak eskean ibili ziren. Lehenik, arratsaldean fonda ondoan elkartu eta bi taldeetan banatu ziren, talde bakoitzak akordeoilari bat lagun zuela: Beñat eta Andoni Mitxelena. Herrian eskean ibili ondotik denak batera Ulibeltzak Elkartean afaldu zuten. Afaldu zutenean, berriz ere bi taldeetan banatuta, baserrietan eskean eta kantuan ibili ziren.

Argazkiak: Marga Erdozain, Ane Petrirena eta bideoa Maider Petrirena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun