Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donamarian Eguberrietako oporretan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 25a, 14:00

Herriko haur eta gazteak hainbat jarduera izanen dituzte abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra.

  • Abenduak 27. Haurrentzako zinema izanen da Erabilera Anitzeko gelan 17:00etan.
  • Abenduak 28. Frontenis txapelketa eginen dute 12-18 urteko gazteentzako. Izen emateak Whatsapp bidez egin beharko dira, 722 72 21 63 telefono zenbakian.
  • Abenduak 29. Haurrentzako puzgarriak izanen dira frontoian 16:00etatik 19:00etara.
  • Urtarrilak 2. Herri Joko eguna izanen da frontoian. 16:00etatik 17:00etara aurpegia pintatzeko aukera izanen da, 17:00etatik 18:30era herri jokoak eginen dituzte eta 18:30ean txokolate beroa banatuko dute.
  • Urtarrilak 3. Frontenis txapelketako finala izanen da. Ondotik, lehen bi postuen artean sari banaketa eginen dute.
  • Urtarrilak 4. Haurrentzako zinema izanen da berriz ere Erabilera Anitzeko gelan 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun