Sei bikotek eman dute izena eta bi multzotan banatuta parte hartuko dute. A multzoan Asier-Iruri, Marizku-Espelo eta Igor-Retegi ariko dira eta B multzoan Ibarra-Gorka, Haritz-Arriola eta Xanti-Julen. Larunbatean 08:30ean hasita jokatuko dute lehen fasea. 17:00etan, berriz, lehen finalerdia jokatuko dute A multzoko lehenbizikoak B multzoko bigarrenaren kontra eta 18:00etan bigarren finalerdia, A multzoko bigarrenak B multzoko lehenbizikoaren kontra. Finalerdietako irabazleek 19:00etan jokatuko dute finala.