Hilabeteroko martxari eutsiz, Arkupeak elkarteko mendi taldeko 80 bat mendizale Malerrekako parajeak ezagutu zituzten abenduaren 19an, urteko azken mendi irteeran. Doneztebetik abiatu eta Gazteluko Legarreko leizean barna Garmendia mendira (1.059 metro) igo ziren. Menditik bueltan, Doneztebeko Santamaria jatetxean bapo bazkaldu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.